Zai zoi bele

Aspaldi ez dut ETB1 ikusi hain gustura. Zai zoi bele saioak eman dit horretarako aukera. Bertan Ez dok Amairu taldearen historia kontatu zaigu, oso modu grafiko eta egokian. Berari esker, gogora etorri zaizkit hainbat kontu, erdi ahaztuak nituenak, eta ikasi berri ditut beste asko, ez nekizkienak.

Dena egon da ondo: aurkezlea, haria, elkarrizketak, irudiak, anekdotak, musika… Zorionak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Zai zoi bele-ri

  1. egilea: asier

    Ba, bai. Serie ederra izan da. Gabonetan DVDan ikusi ahal izan nuen (eta lerro batzuk idatzi: http://tr.im/Mmbq) eta orain ETBen ikusi ditut berriro zenbait atal. Garai hura ezagutu ez genuenontzat ezinbesteko erreferentzia. Eta ezagutu zutenentzat ere bai. Izan ere, harrigarria da zelako gutxi ezagutzen dugun gure historia; zelako gutxi dakigun gure aurrekoez…  Zorionak egileei.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Asier. Bigarren hausnarketan, iruditu zait erreportajeak ez duela argitzen zergatik hautsi zen Ez Dok Amairu.

    Atzo arteko ataletan, dena ondo zihoan, baina, atzokoan, bat-batean, jakin genuen istiluak zeudela euren artean, besterik barik.

    Beharbada denbora gehiago pasatu beharko da jakin aurretik hausturaren benetako arrazoiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude