Bideo ikusgarriak

Seguruenik ikusita izango dituzue bideo hauek, dezente zabaldu dira-eta sarean. Atzo nire ikasleekin erabili nituen, Ikus-entzunezko Komunikaziokoak, erakusteko zelako lehia izango duten Interneten, bertan jende asko baitabil bere ideiak edo ametsak gauzatzen, xemeikorik gastatu barik.

Ikasgaiak

  • Bideo hauek ikusita, ondorio hauek atera nituen:
  • Mutil horiek ideia bat izan zuten —salto horiek grabatzea minutu bat baino denbora laburragoan—, mundua harritzeko euren ausardiarekin.
  • Ausartu egin ziren ideia gauzatzera, arrisku handiak hartuta, batez ere jauzilariak.
  • Planifikazio lan handia egin zuten, bideoan ikusten baita dena oso ondo kalkulatuta zutela.
  • Produkzio gasturik ez zuten izan, telefonoak eurenak izango ziren-eta.

Jende asko dago munduan ideiak dituena eta prest dagoena ideiok Interneten mamitzeko. Gure ikasleek ulertu behar dute horiekin egin beharko dutela lehia, euren mezua zabaltzeko orduan. Halaber, ikus dezakete eurak ere gai izan daitezkeela beren asmoak plazaratzeko, kostu handirik gabe.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude