2008an, Noah Everett gazteak nahi zuen argazkiak partekatu Twitteren. Artean ez zegoenez modurik horrelakorik egiteko, zerbitzari zahar bat hartu eta Twitpic sortu zuen proiektu osagarri gisa. Begira zer lortu duen aldi labur horretan, Mixergy aldizkariaren arabera:
- Trafikoari dagokionez, Alexak dio Twitpic 100 webgune bisitatuenen artean dagoela.
- 2009an 1,5 milioi dolar irabazi zituen publizitatean.
- Saldutako milioi bakoitzeko, enpresa geratzen da 700.000 dolarrekin.
- Webguneak ditu 6,5 erabiltzaile izen emandakoak.
- Oraindik orain baten batek egin omen dio Noah-ri zortzi zerotako eskaintza bere negozioarengatik.
- Lau lagun bakarrik ari dira lanean enpresan, Noah-ren gurasoak barne.
Oraintsu bete da urtea hegazkin bat erori zenetik Hudson ibaira, New Yorken. Oraindik ere, orduko argazkirik gogoangarriena da turista batek bere telefonoarekin atera eta Twitpicen argitaratu zuena, hegazkinekoei laguntzera zihoazela ferry batean.