Erregenak egun berezia dira Elorrion, batez ere jaiak direlako Gazeta auzoan, baina ez horregatik bakarrik. Adibide bat: atzo, goizean goiz, arrosa bat jaso genuen etxean, “Gora Errepublika” aldarria zuela.
Eguerdi partean, berriz, ostera bat egin genuen Ondozorrotz baserriraino, berau Gazeta auzoan, eta han Balen Irazola genuen zain, beste zenbait lagunekin, salda beroa, okela apur bat, txorizoa eta ardoa hartzeko prest. Bapo jan eta edanda, etxera egin genuen atzera. Amaiera polita Gabonetako oporrei.