SPIN aldizkariak argitaratu berri duenez, Japandroids taldearen lehen diskoa, Post-Nothing, izan da 2009ko 16. diskorik onena. Aldizkariak sailkatu ditu urteko 40 diskorik onenak, eta Vancouverko mutilek aise gainditu dituzte U2, Lily Allen, Wilco, the Flaming Lips eta beste talde ezagun asko.
Bi mutilek osatzen dute Japandroids: Brian King eta David Prowse. Azken
hau nire haur besoetakoa izan zen, 80. hamarraldiaren erdi aldean, Bego
eta biok Vancouverren bizi izan ginenean.
Halako batean —berandu baino lehen, espero dut—, Japandroids taldea Euskal Herrira etorriko da. Ordurako, izan gogoan talde hau, hots handia egingo du-eta.
Entzun dudana gustoko izan dut, duda gabe Euskal Herritik pasako balira gustora ikus entzungo nituzke.