Mediku eta erizain euskaldunen artean

OEEren jardunaldiak Altsasun
Atzo Altsasun izan nintzen, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen XIX. jardunaldietan, bertan hitzaldi bat eman nuen-eta —Eriaren ikuspuntua—, nire gaixoaldiaren gainean. Bego emaztearekin batera joan nintzen, eta Iortia kulturune bikainean 60 bat mediku eta erizain euskaldun izan nituen aurrez aurre.

Arreta handiz entzun zuten nire azalpena, gogotsu txalotu zuten Bego, bera han zegoela esan nienean, eta ederki parte hartu zuten galde-erantzunetan. Iñaki Peña agurtu genuen —gure Patxi Lurra blogari fina—, eta berak esan zigunez, datorren urteko jardunaldiak Arrasateko Ospitaleko mediku eta erizain euskaldunek antolatuko dituzte, Arantzazun, Gandiaga gunean.

Pozik irten ginen Altsasutik, ikusita, gainera, parte hartzaileen artean mediku eta erizain gazte asko zegoela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Mediku eta erizain euskaldunen artean bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    Bai horixe. Altsasukoa ederra izan zan, eta ganera ustekabe polita izan zan egitarauan Joxe etorri behar zinala ikustea.

    Neuk berandu baina harrapatu izan neban sarean zeure gaixotasunari buruzko artikulu sortaren haria orduan. Gero “Medikuak esan dit…” liburua irakurri neban. Eta aurreko asteburuan Altsasun lelengo aldiz ikusi dot zeuk prestautako aurkezpena. Eta denpora igaro dan arren eta nahiz eta entzundakoa barria ez izan neuretzat, hunkitu nintzan barriro…

    Aurrera begira, eta Joxek esan legez, hurrengo urtean Debagoienean lan egiten dogun mediku eta erizain talde batek antolatuko ditugu OEEren Osasun Jardunaldiak, 20. edizinoa, eta gaia “Emakumea eta Osasuna”. Ekainaren 4 eta 5ean Arantzazun. Gonbidatuta zagozie Bego eta Joxe, bai eta blog honen irakurle guztiak be, jakina.

Utzi erantzuna patxi lurra(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude