Arazoak saiheste aldera, Googlek hainbat gomendio eman ditu pasahitzak ahalik eta seguruen izan daitezen:
- Webgune bakoitzeko erabili pasahitz bana, ez bat webgune guztietan.
- Nahastu letrak, zenbakiak eta sinboloak pasahitz batean.
- Datu pertsonalak erabili barik, sortu pasahitz zailak asmatzeko.
- Gorde zure pasahitzen zerrenda leku sekretu batean.
- Ziurtatu aukera duzula pasahitz bat berreskuratzeko.