HTC konpainiak Tatoo telefonoa aurkeztu du, Android sistema eragilearekin. Atentzioa eman dit, zeren, iragarri dutenez, aske salduko dute, derrigorrean telefono konpainia bati lotuta egon beharrik barik, aintzat hartzeko prezioan: 300 euro inguru.
Enpresak, gainera, esan du bai hardwarea zein softwarea pertsonalizatu ahal izango direla telefono honetan, hortik Tatoo izena, tatuajea. Kontuan izanda ezaugarri horiek, eta izango dituela Google Calendar, Gmail, Maps eta beste hainbat zerbitzu, hala nola lotura Twitter, Facebook eta beste sare sozialekin, hasi naiz pentsatzen nire hurrengo telefonoa Tatooren antzekoa izan daitekeela.
HTCren beste telefono bat, Hero delakoa, hau ere Android duena, aske saltzen da jada.
Nik askatu egin nuen iPhonea… eta ez daukat saltzeko 🙂
Oraintxe eguneratu dut 3.1era eta fenomeno dabil. Nirea ez da G3, baina moldatzen naiz. Eta zenbat mila aplikazio ditudan eskura…
Joxe, benga, iPhone bat BEHAR duzu 😉 Entzuten ote dago Bego… 🙂
Eskerrik asko informazioagatik, Mikel. Ez ditut alderatu, baina ematen du Hero garestiagoa dela. iPhone, berriz, ez dakit zelan konponduko nintzatekeen berau kraskatuta, Iban, ez bainaiz bat ere iaioa kontu horietan. Begok, berriz, auskalo zer uste izango duen 😉
Gartner enpresak horrela aurreikusten du telefono horien merkatua 2012an: