Hilabetekako artxiboa: abuztua 2009

Iritsi gara etxera

Neka-neka eginda iritsi ginen atzo eguerdian Elorriora, baina pozik, zeren bidaia luzea izan zen arren —hamar ordu eta erdi Bartzelonara—, dena ondo joan zelako. Goizeko 06:45etan heldu ginen Bartzelonara. Zortzi ordu itxaron beharra genuen hartzeko Bilborako hegazkina, berau arratsaldeko 15:00ak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Azken egunean, arraunean

Osteguna izan da gure azken eguna Vancouverren. Hotz egin du gauean, eta fresko egin du goizeko lehen orduetan. Horregatik, nagi samar ibili gara arraunean joan aurretik. Egia esan, nik arraunean egin dut Begok eta Mirenek azken orduan bultzatuta, hasieran ezetz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Shandro familiarekin

Asteazkena fresko esnatu zaigu Vancouverren, fresko eta lainotua. Horregatik, goizean lasai ibili gara, ordubatean hitzordua genuen-eta Judy Shandrorekin. Orain 27 urte, hiruzpalau hilabete bizi izan nintzen Shandrotarrenean, harik eta lana aurkitu nuen arte umezain gisa Prowsetarrekin. Horregatik, ezin Vancouvertik joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Baleak ikusten Vancouver uhartean

Asteartean Prowse familiak —berauen etxean hartu dugu ostatu Vancouverren gauden bitartean— opari galanta egin digu: jai hartu lanean eta Vancouver uhartera eraman gaituzte baleak ikusi eta egun pasa egitera. Cif aita-semeak etorri dira, Janet eta Jan. Eguneko une gorena arratsaldea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Whistler

Joan den igandean Whistler hirira joan ginen, Greyhound autobusa hartuta. Han, Betty eta David lagunen etxean hartu genuen ostatu, egurrezko etxe zoragarri batean. Bego egiten zuenez, piska bat jan eta Pemberton aldera joan ginen, Daviden bila. Pemberton herria oso Western … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Bi arratsalde eder

Ostirala egun nagia izan genuen. Asmoa genuen bizikletak alokatu eta Stanley Park-era joateko, baina berandu hasi ginenez eguna —eta autobus txartelak erosi behar genituenez gaur Whistler-era joateko, Neguko Olinpiar Jokoetako egoitzara—, erabaki genuen egin beharrekoak lasai egin, eta bizikleta kontua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina