Bidai-nekea

Badaezpada, lerro hauek idazten hasi aurretik Morris hiztegian begiratu dut, Euskalbar erabilita, zelan esaten den euskaraz jet lag: bidai-nekea. Itzulpen egokia iruditu zait, nik astebete baitaramat bidai-nekea gainetik kendu ezinik.

Vancouverrera iritsi ginenean ere izan nuen bidai-nekea (kontuan izan bederatzi orduko aldea dagoela Euskal Herria eta Vancouver artean, eta horrek eragiten duela bidai-nekea, batetik bestera oso denbora laburrean egiten denean, gorputzak astirik ez duela ia ordutegi berrira moldatzeko), baina han hiruzpalau iraun zidan, eta ez zen bat ere gogorra izan.

Mendebaletik Ekialdera egindakoan, berriz, alegia Vancouvertik Euskal Herrira, ondorioak askoz ere astunagoak izan dira. Larunbat gauean, adibidez, Kanadatik etorri eta astebetera, ez nuen bat ere lorik egin. Horrelako gauek uzten naute grogy, kontzentrazio barik eta nekatuta.

Adituek diotenez, zenbait pertsonak behar dute ordu diferentzia bakoitzeko egun bat, bere onera etortzeko. Nik astelehenean beteko ditut bederatzi egunak. Ea hortik aurrera lo egiterik dudan behar bezala.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Bidai-nekea-ri

  1. egilea: Aitor

    Aupa Joxe!

    Aitor naiz, La Jollatik (San Diego) idazten dizut!

    Ikusten dudanez bidaia ederra egin duzue. Gu ere oso gustora gabiltza. Azken astean sartuak gara. Orain San Diegon egingo ditugu eguntxo batzuk, eta gero New York-en espuelatxoa. Egia esan, bidaia heterogeneoa izaten ari da, hiriak eta natura-parkeak tartekatuz. Hitz egingo dugu bueltan, baina aurreratzen dizut niri ere zapore ezin hobea uzten ari zaidala Ipar-Amerikara eginiko bisita honek.

    Jet Lag-a ere edukiko dugu bueltan, zer erremedio…

    Ondo izan!

    Aitor.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Aitor! Pozten naiz zuen berri izanda. Ikusten dudanez, ez gara hain urruti ibili elkarrengandik. Ondo ibili zarete, eta seguru nago espuelatxoa ere ezin hobeto sartuko zaizuela. Bueltan, hala ere, kontuz: goiz aldean iristen bazarete Euskal Herrira, agoantatu eta ez sartu ohera gaua izan arte. Horrek lagundu egingo dizue bidai-nekea hobeto pasatzen. Laster arte.

  3. egilea: Onintza

    Kaixo, bikote! Pozten nau elkarren berri izateko txokoa faroa
    izatea. Maya Erriberan aste bete igaro ondoren etxera heldu berri naiz, bi ordu
    besterik ez daramat etxean bueltaka. Bidai-nekearen beldur naizela ezin ukatu
    baina esaerak dioen bezala… que nos quiten lo…

    Irailaren 1eko kafea animatua izango da! Besarkada bat bioi. Onintza

  4. egilea: Aitor

    Kaixo Onintza! Azkenean Maya Erriberara eh?

    Ointxe esan duzu egia, irailaren 1ean egongo da zer esanik!

    Beste besarkada bat zuei bioi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude