Ostegunean Nafarroa aldean ibili ginen. Lehendabizi Altzuzara joan ginen, Oteiza museoa ikustera. Han Gregorio Diez Ereñok hartu gintuen, eta berak erakutsi zigun museoa. Kontu asko aipatu zizkigun Oteizaren inguruan, lagungarriak oso museoa hobeto ulertzeko.
Mugiron bazkalduta, Arribera joan ginen, Juan Gorriti artistaren etxera, hura ere Oteizaren ikasle aitortua. Patxada ederrean izan ginen han, Gorritiren azken lanak ikusten. Txangoa amaitzeko, Araman geratu ginen, Gipuzkoan, herri txiki bezain ederra miresten. Bidaia ederra, inondik ere.
Argazkian, Fatima arrebarekin nago. Gainerako argazkiak Flickr-en jarri ditut, sorta batean.