Vancouverren berriro ere

Spanish Banks
Hogeita sei urte igaro eta gero, berriro gaude Vancouver hirian. Larunbatean iritsi ginen, uztailaren 25ean, hegazkinean ia 11 ordu eginda. Hegaldi hasieran kapitainak esan bazigun ere Vancouverren eguraldi ona egiten zuela, iritsi bezain laster oinaztarri-ekaitza hasi zen, hain handia zeren kanpoko lan guztiak bertan behera utzi baitzituzten, arriskuen beldur. Hori zela-eta, atzeratu egin ginen maletak-eta jasotzen.

Behin dena jasota, hantxe genituen Clif eta Janet Prowse senar-emazteak, gure zain. Jota geunden, baina pozik ostera ere Vancouverren geundelako. Sekula ikusi barik zuten halako oinaztarri-ekaitza. Etxera iritsita, apur bat jan, berba egin eta zerua mirestu genuen, ekaitzaren ilunetan laranja jarri baitzen, eguzkiak eraginda.

Igandean, berriz, arrautsa nahasiak gosalduta, Vancouverrera eraman gintzuten, autoz. UBC, Spanish Banks, Stanley Park eta West Vancouver bisitatu genituen. Bazkaltzeko, berriz, Salmon Housen izan ginen, jatetxe zoragarria, bertako indiarren arte ikusgarriaz apaindua. Primera jan genuen, lagunen kontura. Gero paseatu egin genuen Ambleside parke inguruan, eta Sira jaso genuen, aspaldiko auzoko panamarra. Guapa zegoen, oso, nahiz eta orain pare bat hilabete alargundu den. Ondoren afari gozoa prestatu ziguten etxean, Clif semeak eta Jeanettek lagunduta.

Gaur astelehena, hirigunera joango gara, eta saiatuko gara informazioa jaso eta pase bat lortzen, garraio publikoa erabiltzeko. Hortik aurrera, hasiko gara piska bat erabakitzen nondik nora ibiliko garen. Argazki gehiago, Flickr-en.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Vancouverren berriro ere bidalketan

  1. egilea: oskartalarratapaulatairati

    Hi,

    Leku zoragarria ematen du.

    Ondo pasau, gitxi gastau ta bueltak poltsikora.
     
     Laster arte

Utzi erantzuna oskartalarratapaulatairati(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude