George Cheney
irakasle estatubatuarrak badu liburu bat, Values at Work, non aztertzen
dituen Euskal Herriko kooperatibak. Cheneyk hitzaurre bat gehitu zion
liburuaren bigarren argitalpenari, eta hor aipatzen du Mondragon taldeko
kooperatibek zelako oihartzuna duten munduan. Hona hemen berak aipatzen
dituen esperientziak:
- San Frantsiskon, AEBetan, Mike Miller
Social Policy aldizkariko argitaratzaileak sarri erabiltzen du
Mondragon taldearen adibidea, erakusteko ekonomia alternatiboek zelako
posibilitateak dituzten, eta argudiatzeko kooperatibetan oinezko
langile-jabeek ere behar dutela ordezkaritza independentea. - Baita
San Frantziskon, AEBetan, Dave Karoly eta Tim Huet laguntzen ari
zaizkie enpresa hasiberriei, hala nola Arizmendi okindegi eta pizzeria
kateari, lotura egin dezaten bertako Rainbow Grocery kooperatiba
indartsuarekin. - Missoula herrian, Montanan, Dean Ritz eta
Jeannette Rankin Peace Center delakoa antolatzen ari dira eztabaida
sorta bat, Demokrazia definitzen, aurre egiteko enpresen kontrol
kontzentrazioari. - Chuck Sperry eta bere lagunak Mondragon
moduko kooperatiba esperientziak antolatu nahi dituzte Rocky mendien
inguruko basomutil eta nekazarien artean, Rocky Mountain Center for
Economic Democracy erakundearen bidez. - Cape Bretonen, Nova
Scotia probintzian, Kanadan, Greg McLeod eta bere lagunak jardunaldiak
antolatzen ari dira Ipar Ameriketako jendearentzat, bertan aztertzeko
Mondragon taldearen arrakasta historiak. McLeod-ek berak liburu bat
dauka, From Mondragon to America: Experiments in Community Economic
Development. - Auckland hirian, Zeelanda Berrian, Manase Lua ari
da enpresa haztegi bat indartzen Tongan jendearentzat, eta horretarako
Euskal Herriko kooperatiben kasua darabil eredu gisa.