Zer egiten dute gaztetxoek etxera iristen
direnean, lagunei agur esanda? Seguruenik, txateatu bost minutu
lehenago kalean agurtutako lagun berberekin, baldin eta etxean
ordenagailua eta Interneteko konexioa baldin badute. Gaur egungo
gaztetxoak etengabe ari dira elkarrekin komunikatzen.
Zugaz sare
soziala da —Goienak sortu berria— eta, seguru asko, areagotu egingo du
joera hori gure inguruko gaztetxoen artean, era guztietako tresnak
eskaintzen baititu —doan— gazteak komunikatu eta elkarrekin jolas
daitezen, horretarako mezu laburrak, argazkiak eta bideoak erabilita.
Eta bideo joko pilo bat.
Zugaz hobeto ezagutze aldera, bertan
kontu bat sortu eta saltseatzen ibili naiz. Atentzioa eman dit zenbat
aukera eskaintzen dituen eta zein erraza den nabigatzeko. Goienak
plataforma bat sortu die Euskal Herriko gazteei, euskaraz. Orain haien
esku dago berau erabiltzea, hobetoen egiten dutena egiteko: “zmz wapa”,
“zutaz pentsatzen… TeKiero!!”, “biozu rollua?” Garai bateko
erromerietan bezala, baina aro digitalean.
Interesgarria dirudi Goienak proposatzen duena Zugaz sarearekin, baina uste dut euskaraz lehenago ZuloZale izeneko sarea ere bazegoela. Ez dakit antzeko parezido izango diren, dirudienez Zugazek aukera gehiago ditu; baina nola lortuko dute gazteek Tuenti edo Facebook bezalakoak alde batera uztea eta euskal sare sozialetan ibiltzea?
Zorionak euskal produktuak ateratzeagatik baina ez dut uste horrelako sare sozialek arrakasta handirik izango dutenik; baina nork daki …
Eskerrik asko ZuloZale sarearen berri emateagatik. Bitxia da: biak hasten dira z-taz. Ea biek ala biek arrakasta handia duten.