Gaur joan da azkenengoz lanera, 45 urtez beharrean ibilita, ikasi
bitartean ere –Eskola Politeknikoan zebilen, Mondragoen– lan egiten
baitzuen egun erdiz. Anaia dut Juan Bautista, mutiletan zaharrena,
nahiz eta denetan bigarrena den.
Nola aita zenak Unión Cerrajeran egin zituen laneko urte guztiak, hala
Juan Bautistak ere Fagor kooperatiban eman ditu bere lan urteak. Beti
enpresa berean, gaur arte. Hemendik aurrera Aloña inguruek –Aizkorri
eta Urbia barne– sarri ikusiko dute Juan Bautista, mendia du-eta
gustuko. Ekain jaio berriari ere eskainiko dio astirik, seguru nago,
aitaitaren zereginetan.
Besarkada handi bat, Juan, eta gozatu hemendik aurrerakoak!