Zoragarria iruditu zaizkit gaur Berria egunkariak azalean dakartzan argazki nagusia eta beronen oina. Bertan dantzariak agertzen dira Arbizelai inguruko zubibidearen ondoan, luzatze ariketak egiten, Arrasate-Eskoriatza autobide zatia inauguratu aurretik.
Argazki oinak (“Amaitu dira luzamenduak” izenburuarekin hasten da) modu paregabean lotzen ditu irudia eta ondorengo testua, Arrasate-Gasteiz zatia 2008ko urtarrilaren 1ean irekitzekoa baitzen, orain urte eta erdi, bere garaian Joxe Juan Gonzalez de Txabarri orduko ahaldun nagusiak lau haizeetara agindu zuenez. Orain ordaintzea tokatzen da, luzamenduak ez baitira merkeak izaten.
Ba gustatu zait niri ere. Aurreko egunekoa baino azierto handiagokoa dela ere badirudi. Oihartzun handia…
Arrazoi duzu, Iban: bezperakoa laprastada nabarmena izan zen.
Laprastada zergatik? Akaso grebak ez al zuen oihartzun handia izan?