Agur, eta ongi etorri

Joan da Juan Jose Ibarretxe, eta etorri da Patxi Lopez. Lehenari eskerrak eman nahi dizkiot egin duen lanagatik. Uste dut gizon zintzoa dela, eta horrela jokatu duela Lehendakaritzan ere. Patxi Lopezi, berriz, opa diot asma dezala bere lanean, asmatzen badu, denok ibiliko baikara hobeto.

Jatorrizko bekatua dakar Patxik, frentismoak eraman baitu Ajuria Eneara (berak abertzaleei hainbestetan egotzitako hobena), baina zergatik ez diot sinistuko esaten duenean politika irekia egin nahi duela? Beste kontu bat izango da ea lortzen duen horrelakorik egitea, dituen lagunak izanda.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Agur, eta ongi etorri bidalketan

  1. egilea: Josu

    Ongietorria ematea ondo dago. Alde ere egon daiteke. Baina “Zergatik ez diot sinistuko?” galdera nik ez dut planteatu ere egiten: artista hutsa delako (eta hortan bere lagun dexenteren antzera dabil) gauza bat esan eta bestea egiten. Gauza konkretuak esaten dituenean betetzen ez baditu, diskurtso anbiguoak botatzen dituenean ya dardarka hasten naiz. Baina bai, denon onerako, asma dezala.

Utzi erantzuna Josu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude