Twitter eta TinyURL

Atzo Twitter zelan erabili erakutsi nien ikasleei, Web 2.0 ikasgaiaren barruan. Hogeita hamar ikastetatik, batek bakarrik zuen Twitter kontu bat, baina orain astebete egina. Denek ezin izan zuten kontua sortu —batzuetan, IP bera erabiltzeak arazoak sortzen dizkigu zenbait eragiketa egiterakoan—, baina uste dut interesez hartu zutela aplikazioa. TinyURL ere azaldu nien, inork ez baitzuen horren berri. Goiko aurkezpen hau erabili nuen gaia lantzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Twitter eta TinyURL-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Jende ezaguna erakutsi diezu eta euskaldunik ez… Euskaldun ezagunik ez ete da egongo… 🙂

  2. egilea: mikel

    Joxe, bada TinyURLren gauza bera egiten duen zerbitzu euskalduna (zoritxarrez, baita akastuna ere): ttiki.com

    Gainera, TinyURL baino karaktere gutxiago ditu ttiki.com bitartez eginiko loturak.

    Ona da alternatiba eta aukera desberdinak izatea, ez?

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Iban: nahiko nuke, baina ez dut aipatu Twitter-en dabilen euskaradun famaturik, ez baitut ezagutzen. Gainera, horiek famatuak ziren, baina ez bakarrik hori: batek 1.300.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, besteak ia milioia eta hirugarrenak 600.000tik gora. Horren arabera aipatu nituen famatuak, jarraitzaile kopuruaren arabera.

    Mikel: mila esker ttiki.com aipatzearren. Ez nuen ezagutzen, baina hemendik aurrera kontuan izango dut.

Utzi erantzuna mikel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude