Amazon, nire bigarren liburu denda

Atzo sei liburu erosi nituen Amazon liburu denda birtualean. Aspalditxo nituen liburuok begiz jota, eta erabaki nuen denak batera erostea, garraio kostuak merkatzeko. Hauek dira:

Amazonen saltseatzen, konturatu nintzen atal bat eskaintzen duela, Your Media Library, eta hor gorde eta sailkatzen dituela norberak Amazonen erositako liburuak. Begiratu, eta ikusi nuen dagoeneko 29 liburu erosi ditudala hor.

Amazonen erostea eroso egiten zait: behin sartu nituen nire kontu korrontearen zenbakia eta gainerako xehetasunak, eta, hortik aurrera, libururen bat erosi nahi dudan bakoitzean, nahikoa dut klik bat egitea, berriro zenbakirik sartzen ibili barik. Gainera, Amazonek txukun-txukun esaten dit zer erosi dudan, zer egoeratan dagoen nire eskaria, noiz jasoko ditudan liburuok, etab.

Garbi daukat, nire eskuetara iristen denean liburu irakurgailu dezente bat, gero eta liburu gehiago erosiko dudala Interneten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Amazon, nire bigarren liburu denda-ri

  1. egilea: Theklan

    Nik herenegun 17 liburu aukeratu nituen, horietako batzuk oso oso merke. Arazoa da kanpo liburudenda batetik erosten nituela eta beraz liburu bakoitzagatik gastuak ordaindu behar nituen.

    Azkenean zuzenean erosi ditut, horietako 12, hainbeste bidaltze gasturik gabe http://www.betterworldbooks.com helbidean.

    Baina bai, nik ere pila erosi ditut amazonen.

  2. egilea: Ibon


    Amazon (.com eta co.uk) – komeni da
    konparatzea dolar eta liberaren arteko prezio ezberdinak produktu
    berberetan – ezinbesteko bihurtu zaizkit ez bakarrik liburuak, baita
    DVDak erosteko ere. Ala eta guztiz ere, nik behintzat, kontuz ibili
    behar dut kreditu-txartelarekin sorpresak ez izateko komentatzen
    duzun moduan erraza eta erosoa delako erostea

    Denaden, abebooks.com eta haren bertsio
    hispanoa iberlibros.com gomendatuko nizueke bigarren eskuko liburuak
    ikusi eta erosteko. Azken biak: Enric Gonzálezen “Historias
    del Calcio” eta Julio Ganbaren “Sobre casi todo”

    Izan ongi.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko bioi informazioa partekatu eta emandako aholkuengatik. Ondo segi.

  4. egilea: Ibon

    Barka nazala Julio Cambak, eta zuere ere, otoi.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude