Craigslist al da munduko putetxerik handiena?

Zenbait prostitutak dio Craigslist “ezinbestekoa dela beren segurtasun fisikoa bermatzeko”, prostitutek galbahe moduan erabiltzen baitute sareko iragarki zerbitzua (bertan lanak, etxebizitzak, autoak, etab. iragartzen dira), eta, horri esker, ez dutela putazainen beharrik.

Txikagoko Cook konterriko sheriffak, ostera, uste du Craigslist dela AEBetako prostituzio iturririk handiena, eta horregatik, auzipetu egin du sareko zerbitzua.

Zer esango luke Tom Dart jaunak —hori baita sheriffaren izena— DV, El Correo eta beste egunkari errespetagarrien zerbitzu erotikoak ikusiko balitu?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Craigslist al da munduko putetxerik handiena? bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Astean ikusi dut albiste bat, Espainiako Sofia erreginak sari bat eman ziola Vocento taldeari, drogaren kontrako borrokan egindako lanagatik. Pentsatu nuen, ez zion emango gero prostituzioaren kontra egiteagatik bederen… Puritanismoa ez zait gustatzen, baina zenbat hipokresia.

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude