Atzo ikastaro bat hasi genuen Huhezi fakultatean, ikasteko zelan erabili Moodle plataforma irakaskuntzan. Niretzat izan zen hamar urte atzera egitea bezala. Aurkitu nuen Moodle zaharkitua, bat ere ez intuitiboa, zurruna… Urte hauetan Web 2.0 aplikazioekin ikasi dudanak —badago hor logika bat, batean eta bestean betetzen dena— ez zidan ezertarako balio izan. Erreta irten nintzen.
Esaiozu Windows edo Macintosh sistemeta eragiletan ohitu denari, hasteko MS Dos sisteman lan egiten. Antzeko zerbait iruditzen zait Moodlekin hastea orain, atzerapausoa. Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.
Kontsuelo bakarra atera nuen ikastarotik, beste lankide batzuek ere antzeko iritzia atera zutela Moodlen gainean. Ikusiku.
Bada nik ere antzeko sentsazioarekin nabil Joxe. Gure ikastolarako Moodle bat martxan jarri edo ez, hortxe nabil buruari bueltak emanez.
Nik arazo bi ikusten dizkiot Moodle-i:
Tira, Moodle-ekin burrukatu beharra duen hasiberri baten iritzia besterik ez da nirea. Moodlezalez inguratuta nago eta, zalantzarik gabe, nik baina esperientzia gehiago duen jendea da. Horregatik goiko guztiak aho txikiz esaten ditut, bada ezpada 😉
Aupa Joxe, ez dakit zer ikusi duzuen ikastaro hortan. Moodle zabala da eta. Moodle ez da 2.0 herramienta bat eta beraiekin parekatuta bai zaharra ematen du. 2.0 munduan egiten ditugun hainbat gauza ezin daitezke egin Moodlen baina baita alderantziz era bai. Niretzako, gaur egun, herramienta ekosistema bat sortu behar dugu ikasleen inguruan eta Moodle bere lekutxoa badauka. Baina beste batzuk erabili gabe, bai, motz gelditzen da.
Moodle plataformarekin jo eta ke lanean gabiltzanok ederki ezagutzen ditugu bere mugak eta prozedura amorragarriak. Hala ere, kontua da nola eta zertarako nahi duzun.
Ikasleekin egiten ditudan lan asko ezin ditut egin web 2.0ko tresnekin. Azkenean, LMS bat da eta horrek esan nahi du errazagoa dela ikasleen lanak eta ebaluazioak kudeatzea beste tresna batzuekin baino.
Horrela, moodle+facebook, moodle+blogak, moodle+wikiak eta halako konbinaketak egiten ditugu, kasuaren arabera, aurrez aurrekoak eta birtualak konbinatzen ditugun bezala, edo azalpen magistralak talde lan kolaboratiboarekin.
Tresnak baino ez dira, azkenean.
Bistan da zuek baino gutxiago dakidala Moodlez, eta horretaz ezin dudala larregi hitz egin. Hala ere, eskertzen dizkizuet zuen argibideak. Ni kezkatzen naute, batetik erremintaren traketsa, zelanbait esatearren, eta Jolausek dioena, ez ote den bihurtuko lan zaharrak egiteko gordailu berria. Hala ere, ulertu nahi dut Ainhoaren ikuspegia ere, eta horren arabera, ikus dezaket irakasleak izan dezakeela tartea Moodle uztartzeko beste aplikazio batzuekin, Web 2.0 esparrukoak. Ondo segi.
Neuk ere Moodle erabiltzen dut, bai ikasle (masterrean) bai kudeatzaile gisa (gure ikerketa taldean), eta ados nago, Moodle ez da batere intuitiboa. Ni teknologia informatikoekin eskarmentu nahikotxo daukat eta Moodle erabiltzen ikastea zail suertatu zitzaidan, agian gauza asko desikazi behar izan nuelako…
Edonola ere, saiatzeko esango nizuke. Potentzial handiko tresna da eta irakasleari zein puntutaraino garatu nahi duen erabakitzen uzten dio. Dokumentu biltegi hutsa izan daiteke, baina baita online ikastaro osoa. Dezepzio fase hau gainditzen baduzu, agian Moodle begi hobez ikusten hasiko zara; niri hala gertatu zait.
Agur!
Mila esker zuri ere, Iñaki! Zure iritziak asko balio du, zeu ere hortik pasatu zarelako. Saiatuko naiz fase hau gainditzen. Besarkada bat.
Nik ikasle bezala erabiltzen dut Moodle eta beste sistema batzuk erabili izan ditut, ALUD esate baterako eta nahiago dut Moodle.
Unibertsitatean zenbait ikastaro egin dituzte, hona hemen esteka:
http://moodle.eside.deusto.es/course/view.php?id=5
Akaso ongi etorriko zaizu.
Bejondeizula, Joxe. EHUn moodle erabiltzera “behartuta” gaude, bueno bai behartuta gaude ikasleak. Eta bistan da ikasleoi ez digula batere motibatzen bertan igeri egitea. Ito egiten gara ur horietan.