Eguneratzea: Artikulu hau idatzi nuenean, Postdata saioa hasita nengoen, eta ez nekien —irakurle batek abisatu dit, eskerrik asko— Agustin Egurrola hil berria dela. Haren omenez eman omen zuten atzoko saioa. Gugan bego Agustin Egurrola.
Postdata saioan izan zen, ETB1en, atzo, Agustin Egurrola ikusi nuen, ibiltari euskalduna. Harrituta geratu nintzen, jakin nuenean 75 urte dituela dagoeneko, eta poz handia hartu nuen, sekulako sasoian ikusi nuenean.
Ez dut ezagutzen Agustin Egurrola, baina haren gomuta kolpe batez etorri zitzaidan burura, berehala gogoratu nitzen-eta zelan, Bergaran bizi ginela, egun pare batean irakurri nuen haren liburu bat, Euskalerritik ibiltaldi bat, atsegin handiz irakurri ere.
Emaztea eta haurra hartu, azken hau hamazazpi hilabetekoa asto gainean ipini, eta hor abiatu ziren Markina-Etxebarritik Euskal Herrian barrena, euskararen muga geografikoak ezagutzera. Zoro erromantiko baten bidaia zoragarria iruditu zitzaidan orduan, eta, urte batzuk geroago, liburu beraren bigarren argitalpena egin zenean, euskara batuan, orduan ere di-da irakurri nuen, plazer handiz.
Nire bidaia liburuen artean, Agustin Egurrolarenak beti izango du toki bat, berezia. Bejondeiola!
Kaixo Joxe.
Atzoko Postdata saioan emititu zituzten irudiak pasaden urtekoak ziren, Agustin Egurrola zendu berriari eskainiak.
Joder! Jota geratu naiz. Saioa ikusten jarri nintzenean, hasita zegoen, eta ni lasai asko, poztu ere poztu nintzen berriro Egurrola ikusi nuelako, eta, itxuraz, sasoiko. Sentitzen dut, benetan. Eskerrik asko, Bidaiari, abisatzeagatik.