1959ko otsailaren 3an, hiru musikari gazte hil ziren hegazkin istripu batean, Buddy Holly, Ritchie Valens eta J.P. Richardson, hirurak rock-and-roll hasi berriaren ikurrik preziatuenetakoak orduan. Hamaika urte geroago, beste musikari gazte batek, Don McLean-ek, musika hil zeneko eguna izendatu zuen egun hura American Pie abesti gogoangarrian.
Datorren asteartean 50 urte beteko dira istripu hura gertatu zenetik, eta belaunaldi batekook, behintzat, gogoan izango dugu, American Pie berriro entzunda, inoizko abestirik luzeena number one izan direnen artean AEBetan, zortzi minutu eta erdi irauten baitu. Ausartuko al dira gure irratiak osorik ematen?
Zerbaitegatik gaztetan hildako musikariak buruan grabatuta gelditzen zaizkigu. La Bamba filma ikusi nuenetik daukat buruan hegazkin istripu hori. Filmako irudiak ditut sarritan buruan. Beste asko daude beraien karreraren momentu altuan hildakoak, eta ez zaizkit ahazten: Jimi Hendrix, Jim Morrison, Randy Rhoads, Jeff Buckley, Bon Scott, John Bonham, Sid Vicious, Cliff Burton eta beste hainbeste.
Bai, musikak markatu egiten gaitu. Hala ere, ikusita zenbat marka dituzun gordeta hildako musikariekin, zu ni baino musika zaleagoa zara, Gari, bistan da 😉
Begira, Microsiervoek ere atera dute kanta horren gaia:
Más allá de American Pie
Mila esker, Gari! Oso ondo dago bideoa. Gorde egin dut del.icio.us-en, eta zenbait laguni ere bidali diet.