Kafe orduan, zinemaz

Eguneko unerik onenetakoa izaten da. Goizeko 09:00ak aldera, Aitor
Arregi
lankidea ganbarako gelan sartzen da, bizkar zorroa aldean duela.
Kafea hartzera joaten gara orduan. Zinemaz eta literaturaz hitz egiten
dugu, baita musikaz ere. Baina, batez ere, zinemaz.

Aitor zinemazale
handia da, entziklopedia bat, gainera, izugarri daki-eta. Lelotuta
moduan egoten naiz berari entzuten: Kubrick, Buñuel, Kiewslowski, Six
feet under…
hori guztia goizeko kafe beroa urrupatzen dugun bitartean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Kafe orduan, zinemaz-ri

  1. egilea: Demonocrazy

    Hori zortea zurea, niri ere asko gustatzen zait zinemazaleekin berba egitea baina tamalez oso gutxitan edukitzen dut imdb pertsonekin egoteko aukera, normalean internet bidez egiten dot berba pelikulez gehien bat filmaffinity webgunearen bitartez.

  2. egilea: piban

    Zinema.

    Hain ezaguna baina aldi berean hain ezezaguna. Ze enbidia Joxe zinema aditu bateaz hitz egiteko aukera kafe orduan. Aurten izan naiz unibertsitateak antolatutako kultur jardunaldi batzuetan gidoi zinematografikoei buruz zerbait berria ikasteko eta benetan asko gozatu dut klaseetara joaten: pelikula baten eraketa, pertsonaietan sakontzea, kamerek ematen dituzten aukerak…

    Hain mundu ezaguna baina aldi berean ezezaguna…

  3. egilea: Luistxo

    Goienako blog komunitate honetan egon zen zimenari buruzko blog bat. Baina orain, ez hura, ez beste ezer ganorazkoa. Animatu lagun hori, esaiozu “Euzkadik behar zaitu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude