Nire Firefox nabigatzailea bihurtzen ari da hiztegi eta entziklopedia ahaltsua. Euskalbar gehigarriak dozenatik gora hiztegi eskaintzen dizkit, denak euskararekin lotuak. Horrezaz gain, Firefoxen bilatzailean, nabigatzailearen goi eskuinean, beste bi hiztegi dauzkat, Googlek eskainita: gaztelania-ingelesa eta ingelesa-gaztelania.
Eta gaur gero, Hyperwords aplikazioa daukat, eta horrek eskaintzen dit posibilitate piloa hitzen esangura jakiteko hiztegi, entziklopedia, Googlen definizioak, irudiak…, zer ez.
Ikusi goiko bideoa, hor erakusten baita zelan dabilen Hyperwords aplikazioa, eta, gustatuz gero, instalatu lasai.
Mila esker Joxe Aranzabal sarri-sarri ematen dituzun aholkuengatik, interesez jarraitzen ditugu. Aupa zu!
Mila esker zuei. Interesgarri aurkituz gero, hainbat hobeto. 😉
Kaixo Joxe!
Mac ordenagailuan Euskalbar instalatzea lortu duzula irakurri dut nonbaiten. Hala bada, azalduko didazu zelan,mesedez? Ni ezinean nabil eta…
Eskerrik asko!
Adriano
Aupa, Adriano. Mac ordenagailuan baino, Firefox nabigatzailean instalatu dut Euskalbar. Hemendik jaitsi, eta instalatuko zaizu: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/
Zorte on!
Eskerrik asko, Joxe. Bai, Windowsen arazorik gabe dabil Euskalbar. Duela gutxi Windows utzi eta Macen aldeko hautua egin dut, ordea, eta Euskalbar ez dabil… tamalez…
Mila esker dena den!