56 urte, eta aurrera

Gaur nire urtebetetzea da, 1952ko azaroaren 8an jaio bainintzen. 56 urte bete ditut, eta pozik nago, zelan ez, orain sei urteko ezustekoa igarota.

1952an gertatuak
Jakin-minak jota, Wikipedian begiratu dut, ni jaiotako urtean, 1952an, zer gertatu zen ikusteko:

  • Ezusteko elurte handia egin omen zuen Algerian.
  • Elizabeth II Britainia Handiko erregin bihurtu zen.
  • AEBetan bihotz mekaniko bat erabili zen lehen aldiz gaixo batekin.
  • Neguko Olinpiar Jokoak jokatu ziren Oslon.
  • Winston Churcillek iragarri zuen Ingalaterrak bonba atomikoa zuela.
  • Eliza Katolikoak debekatu egin zituen AndrĂ© Gide-ren liburuak.
  • Anne Frank-en egunkaria argitaratu zen.
  • Eisenhower-ek AEBetako presidentzialak irabazi zituen.
  • Godoten esperoan estrenatu zen, Samuel Becketten lana.
  • Narinder Singh Kapanyk zuntz optikoa asmatu zuen.
  • Jonas Salk zientzialari amerikarrak polioaren kontrako txertoa asmatu zuen.
  • Eva Peron hil zen.
  • Ernest Hemingway-ek Agurea eta itsasoa argitaratu zuen.
  • Fausto Coppik Frantziako Tourra irabazi zuen bigarren aldiz.
  • Albert Schweitzer-ek irabazi zuen Bakearen Nobel saria.
  • Quim Monzo, Orhan Pamuk, Nelson Piquet eta Carlos Knorr nire laguna zena jaio ziren.

Kostata jaio omen nintzen. Hori esaten zuen, behintzat, gure ama zenak. Bera beldur zen nire aurrekoa bezain bizia izango ote nintzen, baina berehala konturatu zen pastel hutsa nintzela, jan eta lo egiten duten horietakoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

12 erantzun 56 urte, eta aurrera-ri

  1. egilea: Ricardo

    Urte askorako, Joxe!

  2. egilea: Gari

    Zorionak Joxe!

    Atzo zoriontzea ahaztu!

  3. egilea: Goio A.

    Zorioanak eta urte askotarako!

  4. egilea: Patxi

    Beste eraztun bat, zuhaitzak bezelaxe. Zorionak Joxe!

  5. egilea: Jozulin

    Urte askotarako, zorionak!

  6. egilea: Eneko

    Zorionak Joxe!

  7. egilea: Sergio

    Zorionak eta ondo ibilli, Joxe!

  8. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker denoi! Oso asteburu polita izan da. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Gari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude