Batezbesteko bulegari amerikarrak orduro 6 etenaldi izaten ditu lanean.
Egun batean jasotzen ditu 52 telefono dei, 36 mezu posta elektroniko
bidez, 23 mezu entzuteko, 18 gutun, 18 barne memorandum, 14 fax, 13
post-it, 8 dei bilatzailera, 4 dei eskuko telefonora eta 3 mezulari.
Horrela irakurri nuen Microsiervos webgunean.
Horra, bada, antsietatea, infoxikazioa edo informazio betekada. Kontuz horrekin.
Bulegariak ez direnak ere ez omen dira libratzen. Jateko orduan bezalaxe, albiste kontuetan ere gero eta dieta desorekatuagoa omen dugu…
Hau panorama! :/
Ikasi egin beharko dugu, Joxe, zelan egin aurre informazio oldeari. Besarkada bat.