Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, kontrol eguna nuen-eta. Itxaroten nengoela, aspaldiko ezagun bat agertu zen itxaron gelan, Antonio Caballero, 87 urteko gizon bat, orain bost urte eta erdi gurekin egoten zena kimio saioak hartzen, bera leuzemiak eta ni linfomak jota geundela.
Argalduta aurkitu nuen Antonio, baina itxura onarekin. Beti bezain berritsu eta baikor, nahiz eta azken aldi honetan ospitaleratuta egon den, arazo fisikoekin. Granadan jaio zen, eta gogor egin behar izan du lan bere familia aurrera ateratzeko. Erretiroa hartu zuenetik, berriz, eta orain gutxira arte, txinpartak atera dizkio ortuari Galdakaon bertan, han bizi da-eta aspaldi honetan.
Benetan poztu nintzen Antonio berriro ikusteaz, niretzat eredugarria izan baita erakutsi duen ausardia gaixotasunari aurre egiteko.