Bost egun Londresen

Tower Bridge atzean dugula

Uztailaren 20an Londresera abiatu ginen Bego emaztea, Miren alaba eta hirurok, bost egunerako. Primeran ibili ginen: eguraldi ona, leku zoragarriak, bestelako janariak…

Metroa ibili genuen batetik bestera joateko. Baita autobus ireki bat eta itsasontzi bat Tamesis ibaian ibiltzeko. Eta hankak, hainbat kilometro egin genituen-eta oinez. Hiru gauzak eman didate atentzioa bidaia honetan:

  • Garraioa. Ezin hobeak, batez ere metroa eta trenak, lotura egiteko aireportuekin.
  • Kartelistika. Bikaina. Oso zaila da metroan edo aireportuetan galtzea, dena oso ondo seinalatuta baitago.
  • Turismoa. Londres Disneylan handi bat bihurtu da, ikuskizun piloarekin.

Nire lehen bidaia izan da atzerrira, gaixotu ondoren. Banuen, bada, ilusioa Londresera joateko, azkenengoz 2000.ean izan ginen-eta han. Mirenentzat, berriz, lehen aldia zen, eta primeran pasatu du. (Argazkia: Miren Aranzabal)
 

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude