Aspaldiko partez, atzo goizeko 10:00etan arineketan egitera irten nintzen. Berrogei minutu geroago itzuli nintzenean, Euskadi Irratia piztu eta hiru blogariren jarduna entzun nuen, gustura entzun ere, Josu Mendikutek, Jozulinek eta Patxitraperok gauza interesgarri askoak esan baitzituzten.
Ordu erdian hiru blogarik —uste dut datorren astean beste bi izango direla, oker ez banago— joko handia eman dezakete hemendik aurrera. Atzo, behintzat, Arantxa Artzek zuku ona atera zien. Zorionak!
Ez du inork grabaziorik egingo eta sareratuko hauekin?
Eskertuko nuke nik ere hauen jarduna entzutea.
Lehen ere web bidez bakarrik entzuten nuen… ondo legoke bai, baina egingo dutenak blogariak izan badaitezke ere ez legoke gaizki EITBk (ere) egitea, ez?
Eurek egin beharko dute, ordenagailuan grabatuta, bestela ez dut uste Euskadi Irratiak egingo duenik. Orain arte, behintzat, ez du horrelakorik egin. Eta interesgarria izango litzateke, bai, saio hori entzungai izatea sarean, beti ez da-eta posible irratian entzutea.
Ez al duzue Patxitrapero ezagutzen ala?
http://patxitrapero.blogspot.com/2008/07/zpbm-mugimenduaren-aktibista.html