Espainia, Espainia!

Norbait geratzen bada ez dakienik zer den “patriotismo constitucional”
dontsua, ikustea besterik ez du datorren igandean Eurokopako finala
Cuatro telebista katean. Nik atzo ikusi nituen bai partida aurretikoen
zati batzuk eta baita partida bera, eta ez dut zalantzarik:
nazionalismo atzerakoi, zakarra eta mugagabearen adibiderik
negargarrienak izan ziren.



Cuatro

Cuatro aprobetxatzen ari da Eurokopa katearen audientziari aupada bat
emateko. Kateak, gainera, oso azti erabili du Espainiako taldearen
kolore bat, gorria, horren inguruan kanpaina oso bat antolatzeko,
Espainiarena ez ezik, katearen kolore korporatiboa ere horixe delako,
gorria.



Cuatro parafernalia oso bat antolatu du partida bakoitza berotzeko,
batez ere zuzeneko emanaldiak Madrilgo kale batean, musika eta guzti,
eta hor denetarik egiten dute, baita vudu ere, partida aurretik
“indargabetzeko” aurkaririk arriskutsuenak. Atzo, esate baterako,
orratzak sartu zizkioten Arshavin izeneko panpin bati buruan eta
hanketan, denen barreen artean (hantxe zen, bide batez, Mariano Rajoy
ere, gonbidatuta, barre leloarekin, zeini ez baitzitzaion iruditu
ikuskizun hura baztergarria zenik beste herriekiko, nahiz eta panpin
hark Errusiako bandera eraman buruan).



Sortu zenean, kalitateko telebista moduan eskaini ziguten Cuatro, baina
beste inork baino muturrerago bultzatzen ari da nazionalismo
irrazionala. Espainiako selekzioaren partidak bertan ikustea sufrikario
hutsa da, batez ere entzuten denagatik: esatariek hitz egiten dute
irratia egiten ariko balira moduan, askotan gutxiesten dute aurkaria,
bat ere arrazoi barik, eta goraipatzen dute neurri barik talde
hori-gorria. Txarrena da jarrera horiek pegatu egiten direla, eta,
beldur naiz, halako batean gu ere ez ote garen hasiko horrelako
astakeriak egiten Euskadiko selekzioaren alde.



Letiziaren amarrua

Eurokopa jokatzen den estadio gehienetan pantaila erraldoi bat edo bi
egoten dira, eta kamera horietan partida bera ematen dute. Hori
dela-eta, publikoa bera agertzen denean pantailan, jendeak denbora
izaten du maiz bere burua ikusteko lauki handian, eta zenbaitek hori
aprobetxatzen du kamerari agur egiteko.


Atzo, berriz, ikusi genuen horren aldagai interesatu bat. Une batean,
Asturiasko printze-printzesak agertu ziren pantailan. Letizia ohartu
zenean pantailan zeudela (esfinge baten moduan zegoen jarrita, zurrun
eta serio), oratu egin zuen bere senarra besotik, eta hari pega-pega
geratu zen, maiteminduen gisan. Kazetari eta aurkezle ohiaren
esperientzia eta erreflejoak, printzesaren zerbitzuan. Cuatroko
kazetariek horrela saldu nahi izan ziguten, justu Letiziak berak nahi
izan zuen bezala, “begira zein maiteminduta dauden!”, baina gu ez ginen
erori amarruan.



Espainiako selekzioa

Atzo Espainiak jokatu zuen azken urte hauetan lehiaketa ofizial batean
seguruenik jokatu duen partidarik onena, batez ere bigarren zatian.
Txapelketa honetan hiru taldek liluratu naute denen gainetik: Portugal
(Txekiaren kontra), Herbehereak (Frantziaren aurka) eta Errusia
(Herbehereen kontra), denak kanporatuak orain. Atzo, berriz, Espainiak
jokatu zuen sekula ez bezala. Bejondeiola. Igandekoa baina, zaila da
aurreratzea, partida bakoitza oso bestelakoa izaten baita.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Espainia, Espainia!-ri

  1. egilea: Aitor

    Guztiz ados, Joxe!

  2. egilea: IƱaki Murua

    Baita ni ere. Eta hori atzo “gorriak” errusiarrak zirela šŸ˜‰

    Zorioneko manifestuaren aldeko sinadura bilketa antolatzea baino ez dela falta ematen dit.

  3. egilea: markel

    Pasatu egiten direla espainia goraipatzen? Gauza saltzea da, edo audientzia edukitzea. Espainiarrak dira eta zer egingo dute ba? Euren selekzioa goraipatu, animatu. Ez al da hori guztiz nomala? Niri ez litzaidake batere gustatuko espainiar batek euskal selekzioa animatzearren edozer gauza esatea, beraz, nik ez dut ezer esango, guztiz normala iruditzen zaidalako eurek espainia animatzea.

    Beste gauza bat da telebista kateek egiten dutena, edozer audientzia lortzearren. Baina hori, selekzioarekin, “informatiboekin”, telesailekin… egiten dute.

    Aurkariak gutxiestearen asunto horretan ere, niri ez zait iruditzen guztiz horrela denik. Egia da CarreƱok adibidez, “esto esta ganado” antzeko esaldi ugari botatzen dituela partida hasi berri dagoela, baina nire ustez ez da aurkaria gutxiestearren, baizik eta edozein saletuk esaten ditzakeenak botatzen dituela(hori ondo eginda dagoen edo ez beste gai bat da). Baina horrelako komentarioak telebista katearen tresna bezala hartu beharra dago nire ustez.

    Hori bai, guztiz ados badaudela mila aldiz hobeak diren esatariak.

    Eta futbolean sartuta, Eurokopa honetan talde on eta partidu interesgarri asko egon dira. Zuk aipatzen duzun bezala Portugalen lehen partida, Herbehereen txapelketa guztia… Baina argi eta garbi, Espainia eurokopa honetako talde onenetakoa izan da. Hori nire ustez ezin da ukatu. Baina antza denez jente askori kosta eginten zaio hori onartzea.

    Futbola da jaunandreok, besterik ez.

    Euskal Selekzioa Aurrera!

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Markel! Nik ere normala ikusten dut espainiarrek beren selekzioa bultzatzea. Baina ez zait normala iruditzen, telebistako jendeak vudu egitea, horiek egin duten moduan, aurkarien lepotik.

    Baten batek horixe bera (Rajoik bere begien aurrean ikusi zuena) egingo balu hemen, Euskal Herrian, Espainiako bandera duen panpin batekin, espetxera eramango lukete, terroristen laguna izateagatik.

    Amaitzeko, bat nator zurekin. Espainiak ondo irabazi du Eurokopa hau, futbol ona eginda. Bakoitzari berea.

  5. egilea: Markel

    Bai hor ados nago, gauza batzuk egitea txarto dago nork egiten dituen edo hauek non eginak diren arabera, hori ondo dakigu guk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude