7.500 blog inguru daude euskaraz

Gaur egun 7.523 blog inguru daude euskaraz, orain urtebete baino 2.059
gehiago. Orduan
esan genuen bezala,
blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko
blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen
zuen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken
hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Kasu
horretan, esan beharko genuke 4.137 blog inguru daudela bizirik.

Kopuru
horietara iristeko, arakatu ditugu hiru esparru: blog komunitateak,
blog plataformak eta hortik zehar dauden blogak, beste plataformetan
barreiatuta, hala nola, Blogger, WordPress, TypePad eta La Coctelera,
besteak beste.

Blog komunitateak
Gogoan izan blog komunitate bat dela blogari talde bat, biltzen dena erakunde baten aterpean, komunitate bat
sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte
komunitatearen arauak. Faroa, adibidez, Goiena.net blog komunitatean dago. Blog komunitate hauetan 746 blog aurkitu ditugu.

Blog komunitateak
Blog kopurua
Eibar.org
32
Goiena.net
146
Uztarria.com
29
Berria.info
10
Baleike
10
EHU
220
Deustuko Unib.
50
Mondragon Unib.
6
Jakintza Ikastola
150
Larrabetzu
13
Atxukale
4
Gaur8
5
Eskohitza
17
Dobera blogak
20
eitb24
19
Guebs
15
GUZTIRA
746


Blog plataformak
Aintzat hartu blog plataforma dela aplikazio bat, eta horren bidez edonork sor dezake blog bat, hiru pauso
emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu eredu bat. Blog plataforma horietan aurkitu ditut 6.377 blog euskaraz.

Blog plataformak
Blog kopurua
Blogari.net
1.752
Blogak.com
2.609
Mundua.com
500
Nireblog
1.496
Mahatsorriak
20
GUZTIRA
6.377


Gainerakoak
Kopuru horiei beste 400 gehitu dizkiet, hortik zehar, beste
plataformetan dabiltzan euskal blogariak kontuan hartzeko. Horrela
iritsi gara hasieran emandako datura: 7.523 blog. Hala ere, kontuan
izan kopuru horri beroarenak kendu behar zaizkiola, Sifryk
proposatutako bidetik, eta orduan geratuko garela 4.137 bat blogekin,
zelan edo halan euskaraz ari direnak.

Datuak biltzen lagundu diguzuen guztiei, mila esker.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

9 erantzun 7.500 blog inguru daude euskaraz-ri

  1. Kaixo Joxe, datu interesgarriak benetan. EHU eta Deustuko blogak zakabanatutak daude, edo ahal dira ikusi leku zentralizatu batetan?

  2. egilea: txerra

    Bigarren kuadroan txarto jarri duzu azken kopurua: 6377 izan behar du eta ez 7123.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Txerra, zuzenketarengatik. Konpondu dut. David, aipatzen dituzun blogak sakabanatuta omen daude.

  4. egilea: oier

    Aupa Joxe!!

    Dantzan.com-en ere badugu blog komunitate txiki bat.

    Ondo segi.
    oier.

  5. egilea: txarli

    Apa Joxe!
    Alegialdean ere badugu blog komunitate txiki bat, blogsome erabiltzen dugu gehienok.
    ondo izan.

  6. egilea: txerra

    Eta Txorierrin ere, badago blog komunitatetxoa, 8 blogekin.

  7. egilea: Eneko

    Hona beste pare bat:

    Legazpiko Zingizango euskara elkartea
    http://www.zingizango.com/blogak 7 blog
    eta

    Orio eta Aiako Karkara
    http://www.karkara.com/blogak beste 7 blog

  8. egilea: icalzada

    Joxe kaixo,
    Igor nauk, Californiatik (ee.bb.).
    aizu, bistatu dut bidalitakoa eta eskerrik asko. interesgarria. jarraituko dugu. goraintziak.
    Igor Calzada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude