Ramonen erretiroa ospatzen

Astoa irekitzen
Joan den larunbatean, hilak 24, bazkari bat egin genuen Gorlan, Bergaran, ospatzeko Ramon anaiak erretiro aurreratua hartu duela. Bazkaria zoragarria izan zen, menestra eta legatza, Liernik bakarrik prestatzen duen moduan.

Ondoren etorri ziren opariak: aurreko amantala, etxeko kapela eta luma-erratz bat, etxeko lanak zintzo-zintzo egin ditzan, eta asto bat pintatzeko, horixe baita Ramonen zaletasunik handiena. Hori guztia musika eta bertso alegerez osatua, Mikelek propio atondu zituen-eta egun horretarako.

Flickr-en daude orduan ateratako argazkiak. Nahi baduzue argazkiok diapositiba pase batean ikusi, klik egin Slideshow loturan, argazkien gainean, eskuin aldean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Ramonen erretiroa ospatzen bidalketan

  1. egilea: MARIJO

    Aupa Joxe!

    Posten naz zure familixia hain pozik ikustia ; segi holan noizean behin elkartzen ta ea noiz juten naz neu zuekin, ja ja ja!!!

    Ah! Hurrengo baten erakutsi ze moduz moldatzen den Ramon amantala ta luma-erratzakin, ja ja ja

    Ondo izan!
    Marijo

    Aurrera Bolie!

Utzi erantzuna MARIJO(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude