Gizarte digitalak aurrera egin ahala, egunkariek arriskuak eta aukerak dituzte zerumugan. Bideo honek ederto erakusten du hori. Euskaratu egin ditut hor agertzen diren testuak:
- Mundua aldatu egin da.
- Prest al zaude?
- Aldaketa eta berrikuntza beti izan dira egunkarien parte bat.
- Aldaketaren erritmoa bizkortu egin da.
- Tirada jaitsi egin da bizkorrago: %2,8 lanegunetan; %3,4 igandeetan.
- Aurten The Cincinnati Post eta The Alburquerque Tribune egunkariek itxi egin dute.
- 2.400 lanpostu galduak kazetarien artean. Jaitsierarik handiena 30 urtean.
- Hori gutxi ez-eta, Simpondarrek iragarri dute paperezko egunkarien bukaera.
- Informazioaren negozioa beste aldi batean sartzen ari da.
- On line audientzia izugarri ari da hazten.
- New York Times.com %45,1 gora.
- USA Today.com, %19,4 gora.
- Washington Post.com, %14,6 gora.
- The Wall Street Journal, %81,4 gora.
- Los Angeles Times, %4,7 gora.
- Zer esan nahi du horrek guztiak zuretzat?
- Garaia da trebetasun berriak ikasteko.
- Blogeatzen.
- Podcastak egiten.
- Audioa harrapatzen.
- Agian hainbat bideo trebetasun.
- Dena ez da teknologia kazetaritza digital arrakastatsuan.
- Eskatzen du talde lana, planifikazioa eta irizpide editoriala.
- Erredakzioaren inplikazioa.
- Pentsatu zelan kontatu zure historiak beste modu batean.
- Hazi.
Interesgarria, Joxe. Luistxoren aginduz, bideoari zure azpitituluak jarri dizkiot eta Youtubera igo dut. On egin!
Mila esker, Josu, zuri eta Luistxori. Lan ederra egin duzue.
Zorionak