Bideoak Google News zerbitzuan

Bideoak Google News-en
Nazioarteko informazioa irakurri nahi dudanean, edo teknologiaren gainekoa, sarri Google News zerbitzura jotzen dut, di-da batean informazio piloa jartzen baitu nire esku. Azken aldi honetan, berriz, konturatu naiz Google hasi dela bideoak ere sartzen eskaintza horretan. Plus (+) zeinua agertzen den bakoitzean, bideo bat erakusten du, informazioaren aberasgarri. Klik egin + zeinuan, eta pantaila bat zabalduko da, Google News-en bertan.

Garbi dago informazioa jasotzeko modua aldatzen ari dela, aberasten esango nuke, formatu bakarrean baino, testuan alegia, informazioa hainbat formatutan eskaintzen baitzaigu. Kultura digitalaren abantailak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Bideoak Google News zerbitzuan bidalketan

  1. egilea: Beñat

    Globalizazioaren seinale, guri gero ta informatuagoak egotea komeni zaigu. Horregatik eta negozioa egiteko asmoarekin gero ta web ezberdin gehio daude informazio antzerakoarekin.

Utzi erantzuna Beñat(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude