Webgunea ez da web orria

Ez. Webgunea eta web orria ez dira berdinak, nahiz eta leku askotan
berdintzat jotzen dituzten. Seguruenik, gaztelaniatik datorkigu
nahasketa, hizkuntza horretan jende askok esaten baitu “página web”,
esan beharrean “sitio web”.



Hobeto ulertzeko zer alde dagoen webgunearen eta web orriaren artean,
liburua erabiliko dugu adibide moduan. Denok bereizten ditugu liburua
eta orria. Kasu horretan, bigarrena lehenaren parte bat da. Berdin
gertatzen da webgunearekin. Web orria da webgunearen parte bat.
Osotasuna webgunea da; partea, web orria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

6 erantzun Webgunea ez da web orria-ri

  1. egilea: imamon

    Web orria eta Webgune terminoak ez dira
    bereizten. Gehienetan webguneen gainean egingo dugu berba, kasuen %98an.

    • Webgunea: Interneten eskuragarri dagoen web
      orrialde
      bilduma bat da.
    • Web orria: Webgune bateko dokumentu bat da.

    Adibide modura:

    Pentsatu webgune bat liburu bat dela eta barruan orrialdeak dauela.

    webgune (liburu bat) eta web orri (liburuko orrialde
    bat).
     
    Gehiago jakiteko:

  2. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Nik ez dudana ulertzen zera da, zergatik hasi garen webgunea elkarturik idazten, web orria separaturik idazten dugunean.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Adibide onak, Imamon. Eskerrik asko. Zuri, Unai, ez dakit zer esan. Webgune zergatik idazten den batera, bere garaian Asier Sarasuak eman zituen azalpen batzuk, Sustatun uste dut, eta nik horri jarraitzen natzaio. Orri, berriz, uste dut beti doala bereizita. Ondo segi biok.

  4. egilea: Josu O.

    Nik uste ezjakintasunean dagoela arazoa, noizbait saiatu naiz batenbati zuzentzen terminologia hori, zuk proposatutako moduan, eta erantzuna izan zen: Baina ez da berdina ala?

    Ez, ez da berdina. Asuntoa da gazteleraz ere berdin erabiltzen dela eta agian horregatik euskaraz ere anka sartze berdina egiten dugu.

  5. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Zuk esandakoa arkitu dut:

    http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/09/19/240

    Eskerrik asko!

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Unai. Gorde egin dut del.icio.us-en, badaezpada.

Utzi erantzuna Josu O.(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude