Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 28. saioa. 2008ko apirilaren 6an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.
Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:
- Blogak, tresna ona lagunak egiteko.
- Zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
- Bi blog aipagarri: Kalamuatik Txargainera eta Hamaika ikus-entzuteko jaioak.
Eskertzekoa da Hamaika ikus-entzuteko jaioak bloga aipatu izana, zapaturo aurrera eramaten duzun 8. Probintzia Euskadi Irratiko mikro-saioan.
Laguna zarelako akaso, ahaztu egin zenuen esatea, aspaldi motel xamar dabilela blog hori, ez duela maiztasun fijorik eta horrek balizko irakurleen fideltasuna lortzea zaildu egiten duela.
Zaren bezalakoa zarelako, gainetik pasa zenuen gaiak eta tonua zein “zuriaK” dIRen komentatzea, ez gatzik eta ez piperrik.
Eta, estimua sumatzen delako zure komentarioan, ez zenuen ezer esan blogean agertzen direnak baino gehiago atentzioa deitzen dutela azken bi urte hauetan ikus-entzunezko munduan gertatu diren gauza garrantzitsuetatik zenbat eta zenbat ez ditudan ezta aipatu ere egin.
Edozelan ere, zurea bezalako keinuek animatu egiten naute.
1000 esker.