Zelan idatzi Interneten, horixe ari nintzen azaltzen ikasleei gaur arratsaldean. Saioaren erdian, atsedenaldi labur bat egin dugu, eta orduan jakin dut, ikasle batzuek esanda, PSE-EEko zinegotzi ohi bat hil dutela Mondragoen, tirokatuta.
Ez nuen ezagutzen Isaias, baina, lerro hauen bidez, nire besarkadarik sentikorrena eman nahi diot bere familiari. Baita Paco Garcia eta Arrasateko talde sozialistari ere. Isaias hil dutenei, berriz, nire mespretxurik handiena.
Borroka ez da bidea. Igandean denok hauteskundeetan bozkatzera. Atentatu honen aurrean erantzunik hoberena izango litzateke.
Borroka egiteko modu asko daude, ta nere ustez borroka da bidea (ez dut esaten “borroka armatua” bidea denik, baina egoera EzDemokratiko oni buelta emateko, borrokatu beharra dagola argi daukat.
Beste aldeti, egoera EzDemokratiko hontaz baliatuz, bozkatzera juten dena ere, gero ez dadila azaldu Alderdien legearen kontra, eta demokraziaren izenenan gauzak eskatzen. Zuer bait zarete aho txikiarekin hau legezkoa ez dela, ta gero lege hortaz baliatzen ezker abertzalea jokoz kanpo uzteko.
Mexpretxua, ere uste dut gure herri hontan jende askori zabaldu daitekeela, agian larregiri.
Nik ere Isaias en senideekin bat egiten dut, nik ere bait dakit zer den gatazka honen hondorioz senideak galtzea. ta Alderdi Politiko Guzitei (bai, GUZTI GUZTIEI) behingoz ipurdia mugitzeko ta zulo ilun hontatik ateratzeko, HORI BAIT DA BERAIEN EGINKIZUNA, ta egin nahi ez badute.alde!!, egitea nahi duten beste asko bait dago gure herri hontan.
Besteri gabe.
Lotsagarria iruditzen zait, gertatutakoaren ondoren gainera abstentzioa eskatzea! Nolatan baliatu zaitezke gertaera honetaz zure propaganda “merke” hori zabaltzeko? Ez duzu lotsarik… Eta ez dituzu hitz gehiago merezi.
lotsagarria??? zergatik??? gaurkoa politika egiteko beste modu bat da, hori baino ez. Zuen moralak ez nau batere konbentzitzen
zuena bai lotsagarria. gertatuta gertatu dela uste dut bi moral dituzuela, bata zuentzat ta zuen ingurukoentzat eta beste bat ezker abertzalearentzat.
Noiz ikusiko duitugu zuen Lehendakaria, eta telebista gure senitarteko baten hiletan?? Gertatu, gertatu dira, zuek baiezkoa eman zenioten Dispertsioa medio (egia, orain kontra zaudetela, baina berandu) baina ez zarete gai izan komentario txiki bat egiteko ere.
Poliziaren torturapean hildakoak, ta zuek ixilik.
Zuen poliziak herritarak jipoitzen, (jende heldua, oso heldua, aittittak eta umeak, batzuk tirokatuak ere) ta zuek ixilik edo okerrago JUSTIFIKATZEN.
Ezidazu lotsaz hitzegin ta propaganda merkeaz, zuengandik asko ikusi bait dugu, baina ez dena.
Ta PARROT doktrina?? ARRASATEAR BATZUERI 11 urte gehiago bota dizkiote bere gartzela zigorra BETE DUTENEAN.
A ta ahazten zitzaidan. EZKER ABERTZALE OSOA KARTZELAN, zergatk??? ZERTARAKO??
hor ere IXILIK ta justifikatzen.
Badakit batzuentzat egun gogorra dela, baina esteok ere egunero jasaten ditugu, ta Gobernu Baskoari bost axola.
Pertsona batzuen sufrimendua ez da arintzen beste batzuei sufriarazita, mina hedatu besterik ez da egiten.
Atzo hauteskundueak izan geniten gure herritan. Abstentsio zabala, beste hildako bat mahi gaiñean,langile xume bat, justifikazioak … gaixorik dagoen gizarte bat gara eta benetan ez dut esperantzarik ikusten. Ze pena
Atzo hauteskundueak izan geniten gure herritan. Abstentsio zabala, beste hildako bat mahi gaiñean,langile xume bat, justifikazioak … gaixorik dagoen gizarte bat gara eta benetan ez dut esperantzarik ikusten. Ze pena
Ez dut uste hemen inork ezer justifikatu duenik. Nik onartzen dut, niretzat ez dira hildako guztiak berdinak. Nik askoz gehiago sentitzen dut preso bat hiltzen denean(dutenean), presoa ikustera doan bat hiltzen denean (dutenean)…
Baina hemen orain modan dagoen erdibide horretan daudela esaten duten askorentzat ere ez dira berdinak hildako guztiak. Indarkeria guztien kontra omen daudenak askoz ozenago hitzegiten dute danbatekoa ETAk ematen duenean. Azken torturen kasuan ez nuen jendea hain indignatuta ikusi. Preso bat ikustera bidean hildakoarena istripu tamalgarri bat… Eta horrela adibideak, mila. Batzuen min erretransmititua ikus dezakegu. Beste batzuena, ordea, gertatuko ez balitz bezala, estali. Horri aurre egiteko kalera ateratzen denari egurra ematen zaionean ere mindutako gutxi ikusten dut “erdibide” horretan. Gaixorik dagoen gizartea eta horrelakoak ere ETAren inguruan esaten dira. Torturatzen duen polizia bat daukagu hementxe bertan eta erdibidekoak ez dakit nora begira egoten diren batzutan. Torturaren aurrean ezikusiarena egiten duen gizartea ere gaixorik daboela esango nuke…
urteak eman zituzten esanez “urtebete daramagu hildakorik gabe”, “2 urte daramagu hildakorik gabe”, “hiru urte daramagu hildakorik gabe”… euren hildakorik gabe baina!! Bitartean presoak hil ziren gartzelan, dispertsioak hil zituen senidekoren bat errepideetan, etakideren bat ere hil zen, Angel Berrrueta, Kontxi Rodriguez…memoriaz ari naiz, baina baten bat gehiago ere badago. Aipatu ere ez egitea, hori bai lotsagarria!!! Eta oin dela lau urte gaurko egunez gertatutakoa zer? Noizko barkamena alimañas deitu izanagatik? Goizean goizetik lehendakaria lehenengoa izan zen gizartea gure kontra xaxatzen, horrek hildakoak eragin zituen (baina eurei bai dohainik ateratzen zaizkiela hildakoak abertzaleak baldin badira), eta handik bi egunetara Bilbon mani batera joan zen, pp-psoekoekin eskutik helduta CONTRA EL TERRORISMO Y POR LA CONSTITUCION lelopean, gezurra erraldoi horren jakitun zelarik. Adibide bat baino ez da gaurko egunez gertatu zelako, baina nahi beste dago.
Zoritxarrez horrela daude gauzak, eta niri izugarri kostatzen zait “euren” hildakoekin enpatia izatea, neureak jotzen ditudanak eurek hil eta gero aipatu ere ez badute egiten. Halanda be segundu batzuez lortzen dut, baina telebista edo irratia piztu ordukoxe, horrenbesteko zurikeria, hipokresia eta gezur ikusita, sentimendu hori desagertzen da.
Egia esan dezatela beraz, akabatu nahi gaituzte, eskuak zikindu gabe. Normalean politikoki, batzutan fisikoki, baina gu akabatzea da batzuen tema. Horren aurrean epelkerian ibiltzen diren hainbat eta hainbat mutu, edo berba merkeak baino ez
Zergatik erdibideko kultur arloko pertsonaia hauek(baita beste arlotakoak ere) sentitzen dute hain erraietatik Arrasatekoa gaitzesteko beharra? Horrenbesteko garrantzirik ote dauka euren bizitzetan, euren egunerokoan? Orain dela gutxi nire ezagun bat hil zen eraikuntzan ziharduela. Destajora ari zen eta segurtasun neurriak oso eskasak ziren. Orduan inor ez zen horrenbeste asaldatu, bere alarguna ez zen telebistan agertu negar malkotan… Badakit betiko ildoa dela hau, baina nire ondorioa da Estatuak eta komunikabideek markatzen dietela noiz asaldatu, noiz sumindu, noiz bat egin biktimarekin…ez baitut uste danak mertzenarioak direnik (egon badaude kultur munduan ere bai). Batzuek nahita eta estatuarekin bat eginda egingo dute. Beste batzuek zurrunbilo honek harrapatuta eta asko pentsatu gabe, diñot nik
“Zergatik erdibideko kultur arloko pertsonaia hauek(baita beste
arlotakoak ere) sentitzen dute hain erraietatik Arrasatekoa gaitzesteko
beharra?”
Langile bati bost tiro jo dizkiotelako euskaldunon eta Euskal Herriaren izenean. Eta hori nazkagarria da. Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta nazkarriagoa.
Berriro diñot. batzuek ERRAIETATIK gaitzesteko beharra sentitzen dute soilik ETAren ekintzen aurrean, azken erantzuna horren adibidea baino ez dela iruditzen zait. Teleberrian eta antena 3eko albistegietan ere “nazka” “nazkagarria”, repulsion, sicopatas eta holakoak etengabe ahoan darabiltzate.
Oin dela hile bi, Arrasaten bertan, koarteletan gotortuta bizi diren eta bertako hizkuntza ulertzen ez duten polizi batzuek (hori indar okupatzailearen definizioa baita) bi gazte torturatu zuten. Arrasateko zinegotzi sozialistek ez zuten txintik esan. Zuretzat langilea baino ez dana, agian……………………………………………………………………….
Goizeko 2 terdiak dira eta konturatu naiz ez daukadala argudio burutsuetan denbora alferrik galtzeko gogorik, oso neketsua da eta. bihar agian bai, eta seguruenik gure kontra zaudeten guztiak konbentzituko zaituztet
Eta hau hala ez bazan…