Hiltzea ez da merkea, ez horixe! Gure ama hil zenean, lau eskela enkargatu genituen, eta hemen dituzue gero etorri zaizkigun prezioak:
- Diario Vasco: 718,40 €.
- Berria: 475,96 €.
- Goienkaria: 100 €.
- Noticias de Gipuzkoa: 41,50 €.
Zelan begiratzen diogun, pentsa dezakegu ordenagailu eramangarriak asko merkatu direla, eskela bat baino merkeagoak izateraino; edo, kontrara, eskelak izugarri garestitu direla, zeren Packard Bell eramangarri ahaltsu hau merkeagoa da DV egunkarian ipini genuen eskela hura baino, 699 euro balio du-eta.
Guri ere faktura polita heldu zaigu amomari eskela jarri genionean: 500 € inguru El Correon jarritako eskela bategatik.
Hori da hori lapurreta!
Egia esateko, ez nuen pentsatzen eskelak horrenbeste balio zutenik!
Hala ere aldeak nabarmenak dira! Gehien harritzen nauena, Berriaren prezioa da. Denok dakigu eskelek daukaten garrantzia, jende askok horren arabera aukeratzen baitu zein egunkari erosi.
Beraz Berriak eskela gehiago izan nahi baditu, eta bide batez irakurle gehiago, eskelen prezioa egokitu beharko luke. Egia da, jendearen ohiturak aldatzea ez da erreza, baina prezio horrekin are gutxiago!