Bikain

Bai. Atzo aurkeztu nuen HUHEZIn Aurki.com informazio batzailearen gaineko ikerlana, eta epaimahaiak bikain eman zidan. Hala ere, sentipen gazi-gozoa atera nuen aurkezpenetik, nahi eta uste baino luzeagoa irten zitzaidalako aurkezpena. Amaitutakoan, uste osoa nuen hor nonbait ibiliko nintzela hasieran erabakitako denboratik, 30 minutu, baina bai zera: 55 minutura joan nintzen!

Bestela, uste dut lan txukuna egin nuela aurkezpenarekin, argia eta ulerterraza izan baitzen. Hori bilatu nuen, eta uste dut lortu nuela. Beraz, alde horretatik, pozik.

Eskerrak eman nahi dizkiot Aitor Zuberogoitia lankideari, bera izan baita nire tutorea lan honetan, eta laguntza handia eman didalako. Baita IƱaki Garcia lankideari, berak gidatu baininduen SPSS programaren bide bihurrietan. Orobat CodeSyntaxeko lagunei, eman didaten laguntzagatik Aurki.com batzailea aztertzeko. Eta, jakina, Alazne Aiestaran, Joseba Azkarraga eta Jon Sarasua epaimahaikideei, aurkezpena bukatutakoan eskaini zizkidaten iradokizun, proposamen eta oharpenengatik.

Laster sarean ipiniko ditut bai ikerlanaren testua eta baita aurkezpena bera ere, nahi duenak kontsulta ditzan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

8 erantzun Bikain-ri

  1. egilea: Bi azterketa egun berean

    Pozten nau irakurtzeak egun berean eginiko bi azterketetan bikain atera zenuela. Zorionak.

    Zu, seguru nago, ONDOTXIP bat sartua duzula gorputzeko atalen batean.

     

    Besarkada bat.

     

    E. Arana

  2. Zorionak, Joxe, bejondeizula! Eta zorte on hemendik aurrerako tesi-bakar-bidean.

     

    Muxu

     

    Nekane

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker hiruroi, eta besarkada handi bana!

  4. egilea: Ricardo

    Zorionak, Joxe!! Orain, tesiari ekin behar.

  5. egilea: Isis

    Bikaina ateratzea, ez da batere erraza izaten, eta gutxiago horrelako mailan.Zorionak Osaba, topera gozatu.Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude