Larunbat iluntzean euskarazko Wikipedian eman nuen izena. 1.503. lankidea naiz. Orain ondo irakurri behar ditut zenbait atal, hala nola, zelan lagundu, zelan idatzi, etab. Izan ere, aurten erabaki dut euskarazko Wikipedia erabiltzea nire ikasleekin, Idazkuntza Digitala ikasgaiaren barruan, batez ere praktika moduan.
Orain arte asko erabili dut Wikipedia, batez ere ingelesezkoa kontsultatzeko, baina inoiz ez naiz ausartu bertan ezer idaztera, zelanbaiteko beldur batek-edo jota. Hemendik aurrera, espero dut nik ere zerbait egin ahal izatea proiektu horren alde, neure ikasleekin batera.
Ondo dago ikasleei horrelako tresnen balioa erakustea. EHUn faltan nabaritzen ditut horrelako gauzak. Ikaskide batzuk izutu egiten dira eta frikia naizela esaten didate podcast, posta zerrenda edo wikipedia hitzak entzuten dizkidatenean. Eta komunikazio ikasleak dira! Uste dut Huheziko ikasleek zortea dutela zu bezelako irakasle bat izatean. Ea aprobetxatzen duten eta horrela, beste bultzadatxo bat Wikipediari.
Aupa, Josu! Denok ere ari gara, apurka-apurka, aurrera egiten kontu hauetan. Zenbat eta gehiago izan, hobeto. Besarkada bat.
Ondo etorri, Joxe!
Zeu bezalakoak Wikipedian ibiltzea albiste ona baino ezin da izan. Oso albiste ona. Euskarazko Wikipedia aurrera doia baina apurka-apurka, eta gauza asko egin barik dagoz oraindino.
Hori bai, kontuz ibili: Sartuz gero, bizioak harrapatuko zaitu, zinezko menpekotasuna sortzen baitu,…