EITBk aspaldi erabaki zuen euskaldunok fededunak garela, eta horregatik, ETB1n eta Euskadi Irratian igandero oparitzen digu meza santua, Eliza Katoliko Apostolikoaren meza.
Jakin nahiko nuke zeren arabera hartu duen EITBk erabaki hori, zein datutan oinarrituta. Euskaldunok fededunagoak gara euskotarrak baino? Sarriago joaten gara mezatara? Maizago aitortzen dizkiogu abadeari gure bekatuak? Elizatik ezkontzen gara, euskotarrak zibilez ezkontzen diren bitartean? Eustatek izan lezake erantzuna, baina sumatzen dut tiroak ez doazela hortik.
nire amona gaixo dago eta ezin du etxetik irten. Domekero meza ikusten du, mezara ezin da joan eta.
Horregatik meza botatzea ideia ona iruditzen zait.
Total, bestela kamara eskutua edo Mr Bean ipiniko zuten…
Nik uste dut erantzuna errazagoa dela: Espainiako telebista publikoan meza bigarren katean ematen dute, La2-en. Eta EITB-rentzat bigarren katea, zenbakiak adierazten duenaren kontra, ETB-1 da, behin eta berriz frogatzen tematzen diren bezala.
Kalko hutsa, beraz.
Dena dela, nik galdetuko nuke zergatik ematen duten meza, edozein katetan delarik ere.
Horixe bera diot nik, Ricardo. Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra ez badira konfesionalak, zertara dator meza amatea?