Datorren igandean, irailak 15, Euskadi Irratiak leiho txiki bat irekiko dio euskal blogosferari, Amarauna izeneko irratsaioaren barruan. Igandero, goizeko 10:15ean, “8. probintzia” egingo da, tarte bat hamar bat minutukoa, eta hor nik hitz egingo dut Arantxa Kalzadarekin batera.
Hamar minutu berehala pasatzen dira, baina tarte horretan saiatuko gara erakusten zertan den euskal blogosfera, zertaz idatzi den aste horretan, nor dabilen blogeatzen, etab. “8. probintzia” izena Anjel Lertxundiren omenez hartu dugu, berak deitu baitzuen horrela Internet, Xenpelar oinarri hartuta, izen horrekin adierazi nahi baitzigun euskararentzat ezinbestekoa izango dela sarea.
Aupa Joxe:
Ea entzuterik dudan irratsaioa. Garirena, ostiraletan, zailagoa izango da.
Animo eta zorionak zuri ere.
Eskerrik asko, Mikel! Zuk bezalakoek adorea ematen diguzue. Besarkada bat.
Eskerrik asko, Jose, zortzigarren probintziatik.
Aupa, Joxe. Plataforma polita teknologia eta Interneti buruz hitz egiteko. Bejondeiala!
Zorionak Joxe, polita izan da!
Niri pasa egin zait gaurkoa. Podcast-a egiteko asmorik bai?
Eskerrik asko denoi. Mikel, podcastari buruz galdetzen didazu. Orain hiru bat aste mezu bat bidali nien Euskadi Irratikoei, 8. probintziaren nondik norakoak zehazten, eta bertan proposatu nien podcast bat egitea bion artean. Oraindik ez dut erantzunik jaso. Berriro galdetuko diet. Besarkada bat.