Aurki.com, 8. probintzia ikusmiran

2005ean Anjel Lertxundik artikulu gogoangarri bat idatzi zuen Hitz beste bere blogean: Blog, blog!, eta hor jotzen zuen Internet euskararen 8. probintziatzat, halakoa baita, Lertxundiren iritziz, Interneten garrantzia gure hizkuntzarentzat.

Bi urte geroago, jakin dugu euskal blogosferak dituela 5.464 bat blog, horietatik 3.005, hor nonbait, bizirik. Oraingoz ez dago horiek guztiak batera bistaratzerik. Hala ere, bada toki bat, non ikus daitekeen 8. probintzia horretako ikuspegi bat txit interesgarria: Aurki.com, euskal agregatzaileak gaur egun eskaintzen baititu 572 informazio iturri, 16 ataletan banatuta.

Jakin nahi duenak zer gertatzen den euskararen 8. probintzian, aintzat hartu beharko du Aurki.com euskarazko agregatzailea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

1 Response to Aurki.com, 8. probintzia ikusmiran

  1. egilea: ptx

    8. herrialdearena Kulturaren Euskal Plana (PVC) jardunaldian entzun nion Lertxundiri. Gustatu zitzaidan. Mundua gara, ematen duenez.
    Aurki bezala, Gaur8 ere feed guztiak jaso eta eskaintzen ari da blogosfera bere atalean.
    Ez ditut zenbatu, baina astetik astera areagotzen ari da kopurua. Ematen du, blogosfera euskalduna hedatzen ari dela.

Utzi erantzuna ptx(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude