Zuen ekarpenei esker, osatu egin ditut hasieran jasotako datuak, eta, horri esker, esateko moduan gaude gaur egun, ia sei urte igarota Sustatu lehen blog euskalduna sortu zela, 5.464 blog ditugula euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Orduan esan beharko genuke euskarazko blogak 3.005 direla, zelan edo halan bizirik daudenak.
Kopuru hauetara iristeko, arakatu ditut hiru esparru: blog komunitateak, blog plataformak eta hortik zehar daudenak barreiatuta, beste plataformetan.
Blog komunitateak
Gogoan izan blog komunitate bat dela blogari talde bat, eta biltzen dira erakunde baten aterpean, komunitate bat
sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte
komunitatearen arauak. Blog komunitate hauetan 876 blog aurkitu ditugu.
Blog komunitateak | Blog kopurua |
---|---|
Eibar.org | 23 |
Goiena.net | 123 |
Uztarria.com | 23 |
Berria.info | 18 |
Baleike | 10 |
EHU | 500 |
Deustuko Unib. | 44 |
Jakintza Ikastola | 110 |
Aikor | 10 |
Larrabetzu | 10 |
Atxukale | 5 |
Gaur8 | 5 |
GUZTIRA | 876 |
Blog plataformak
Aintzat hartu blog plataforma dela tresna bat, zeinaren bidez edonork sor dezakeen blog bat, hiru pauso
emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu eredu bat. Blog plataforma horietan aurkitu ditut 4.488 blog euskaraz.
Blog plataformak | Blog kopurua |
---|---|
Blogari.net | 2.435 |
Blogak.com | 1.200 |
Mundua.com | 250 |
Nireblog | 588 |
Mahatsorriak | 15 |
GUZTIRA | 4.488 |
Gainerakoak
Kopuru horiei beste 100 gehitu dizkiet, hortik zehar, beste plataformetan dabiltzan euskal blogariak kontuan hartzeko. Horrela iritsi gara hasieran emandako datura: 5.464 blog. Hala ere, kontuan izan kopuru horri beroarenak kendu behar zaizkiola, Sifryk proposatutako bidetik, eta orduan geratuko garela 3.005 bat blogekin, zelan edo halan euskaraz ari direnak.
Kopuru esanguratsuak dira, inondik ere. Anjel Lertxundiren hitzetan: “historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten?”. Jabi Zabalak beste modu honetan adierazi du kopuruok eragindako harridura: “nork esango zigun duela lau urte egun hainbeste euskaldun blogari izango ginenik!”.
kaixo gaur egun blogak modan jarri dira eta zure bloga oso interesgarria iruditzen zait baina nire ustez zeo zer falta zaio
Sekulako lana, Joxe! Wikipedian dagoz sartuta zeuk emondako datuak, mila esker!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_blogosfera
Kaixo Joxe:
Datu pilaketa eta lan interesgarria, dudarik gabe. Eskerrik asko.
Eskerrik asko, lagunak, eta mila esker datuak biltzen lagundu diguzuen guztioi! Eta lagun anonimoari erantzunez, pozten naiz Faroa gustatu izana. Saiatuko naiz falta zaion hori betetzen. Ondo segi.