Istripu bat, noiz gertatuko zain

Telmo Deun lanean
Zumaian ginela, atentzioa eman zigun hango barra zer arriskutsua den lekurik gehienetan. Goiko pasealekutik joanez gero, tarterik luzeenetan han ez dago barandarik jendea babesteko, nahiz eta garaiera aldea sekulakoa den.

Argazki hau, adibidez, atera genuen goiko pasealekuan. Hortik bigarren mailara hiruzpalau metro egongo dira. Eta hirugarrenera, beste horrenbeste. Ingelesek dioten moduan, an accident waiting to happen, horixe da Zumaiako barra, istripu bat, noiz gertatuko zain.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Istripu bat, noiz gertatuko zain bidalketan

  1. egilea: Gari

    Hori herri gehienetan horrela da. Barra horietan normalean ez da barandarik jartzen, ez dakit merkeago egiteko, teorikoki jendeak ez duelako hor pasierarik egin behar, itsasoak azkar izorratzen dituelako ala zergatik, baina horrela da.

    Hala ere, badaukat txikitako argazki polit bat hor Zumaian aterata, anai-arrebak gainetik begiratu eta azpiko pasabidetik aitak aterata. Alde positiboak baditu beraz.  😉

Utzi erantzuna Gari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude