Jonekin arineketan

Larunbatean Jon Bautistarekin irten ginen arineketan egitera, gure ilobarekin. Jon gure pausoan hasi zen, baina poliki-poliki, bizkortuz joan zen martxa, eta nik hari jarraitu, bera bezala, bizi samar. Bueltan, neuk sakatu nuen aldapa batean, eta hark erraz eutsi. Aldapa amaitutakoan ere, bizi segitu zuen Jonek. Nik, berriz, bolbora amaitzear nuela sentitu. Eta 31 minutu egindakoan, erabaki nuen hobe nuela gelditzea, min egitea baino.

Pozik nago egindako lasterketarekin. Garbi ikusi nuen Jon erraz doala, sasoian dago-eta. Eta, niri dagokidanez, ordu erdiko muga bat dudala, airoso ibili nahi badut. Hortik aurrera, dena zait zailago. Baina ez da inporta, gehienetan muga horietan ibiltzen naiz-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Jonekin arineketan-ri

  1. egilea: jonas

    Baina… norgehiagoka ala pasiaran zindoazten? Ni normalean ordubetetxoan ere ibiltzen naiz baina lehengoan, Bilbon, ESAITen lasterketan (6.5 km) lehertuta amaitu nuen (37ยด), neuk ere baditut mugak, aspaldi ez dela hasi naiz-eta kontu hauetan.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Pasiaran ez, behintzat. Nire iritzirako, bizi-bizi joan ginen, zenbaitetan ni muga-mugan nindoala. Hala ere, badakizu hori subjektiboa izaten dela, eta norberaren sasoiak ere zerikusi handia izaten duela pertzeptzio horiekin. Zu, ostera, ikusten da gogor zabiltzala. Segi horrela.

  3. egilea: jonas

    Zuzendu egidazu, mesedez, txarto idatzitako ergatibo hori, editatzerakoan buruak batera eta atzamarrek bestera egin didate.

  4. egilea: jonas

    Dedioooo, Akatsa berriro ere!!

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude