Unai Elorriaga eta zapaburu-euskara

Unai Elorriaga  idazleak zapaburu-euskararen adibide ugari ematen dizkigu Matxinsaltoen belarriak liburuan. Adibide horietan mezua, aditza eta lotura-hitzak aurrean daude.

  • Kafea da likido bat oso-oso beltza eta izkinetan marroia. (6. or.)
  • Latina da hizkuntza bat oso-oso garbia. (8. or.)
  • Piedad da andre zahar bat nik ezagutzen dudana. Eta txiki-txikia da, zaharra delako. (11. or.)
  • Ebanistak dira etxeko mahaiak eta aulkiak eta armairuak eta egurrezko gauza guztiak egiten dituztenak. (54. or.)
  • Lanta da herri bat belar asko daukana eta ipurtargi asko daukana, gauez. (57. or.)
  • Kolikoa da min bat tripakoa. (72. or.)
  • Antitetanikoa da injekzio bat, eta asko akordatzen naiz ni hitz horrekin: antitetanikoa. (83. or.)
  • Tigre-eltxoa da eltxo normal bat, baina marrak ditu, tigreak bezala. (89. or.)
  • Madagaskar da irla handi bat, Afrikakoa. Irlanda baino handiagoa. (98. or.)
  • Oinaztua da argi handi bat leihoetatik sartzen dena. (99. or.)
  • Hirustak dira landare batzuk, txikiak, zorte handia ematen dutenak, lau orrikoak. (102. or.) 

Definizioak alderatzen
Aurreko esaldiak definiziotzat har daitezke, nahiz eta definizio bereziak izan, liburuan haur baten ahotan agertzen zaizkigulako. Hala ere, eta alde batera utzita haurrak zenbateko zehaztasunez definitzen dituen gauzak, alderatu nahi ditut esaldi horiek Lehen Hiztegiak ematen dituen definizioekin. Definizioen muina azpimarratuta doa, ikus dezagun non doan batean eta bestean.

  • Kafea da likido bat oso-oso beltza eta izkinetan marroia. (6. or.)
  • Kafea: kafe-aleak ehoz lortutako hautsetik ur beroa iraganaraziz prestatzen den edaria.
  • Latina da hizkuntza bat oso-oso garbia. (8. or.)
  • Latin: erromatarrek antzina erabiltzen zuten hizkuntza.
  • Oinaztua da argi handi bat leihoetatik sartzen dena. (99. or.)
  • Oinaztua: ekaitza dagoenean, hodeietatik sortzen den deskarga elektrikoa, trumoi izeneko zaratots handia eragiten duena.
  • Hirustak dira landare batzuk, txikiak, zorte handia ematen dutenak, lau orrikoak. (102. or.)
  • Hirusta: hiru osto dituen belar txikia.

Bigarren kasuan, definizioaren muina atzean doa jeneralean, eta beti erlatibo baten ondoren. Horrek astun egiten du irakurketa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Unai Elorriaga eta zapaburu-euskara bidalketan

  1. egilea: jonas

    Hala ere zapaburu estilo hau, ikusi-makusin erabiltzen denaren antzerakoa, aproposa da erlatiboak konpletiboekin nahasten dituztenei -eLA eta -eNAren arteko ezberdintasuna azaltzeko.

    Gaur egun badira akats sistematiko batzuk hizkuntz gabezien sintoma argi gertatzen direnak:

    – Aipatutako hau
    – Ere-ren kokapen egokia
    – Adibideetan-eta 2. pertsonaren mugarik gabeko erabilera
    – “Guri bai gustatzen zaigu” estilokoak
    -…

Utzi erantzuna jonas(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude