Askotan kontrajartzen dira Internet eta liburuak, Internet eta egunkariak, Internet eta irakurketa. Denak, berriz, ez datoz bat konparazio horrekin, adibidez, Jason Calacanis, Interneteko enpresario eta blogari ezaguna. Atzo La Vanguardiak egindako elkarrizketan horrela zioen:
- “Internetek lortu du denok irakur eta idatz dezagun sekula baino gehiago”.
Merezi du elkarrizketa irakurtzea eta osteratxo bat egitea haren blogean.
Ados nago Joxe:
Internet irakurri gabe, ezer gutxi da; nahiz eta gauza multimedia gero eta gehiago dauden.
Nire ustea Antonio Basantarenarekin bat dator; eta Jason Calcanisena berrindartzen duela uste dut. Entzun bestela elkarrizketa hau HezkunTBn argitaratua.
Eskerrik asko ekarpenarengatik, Josi!