Donostian nago, Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Sarrera hitzaldia egin dut hemen, 250 lagunen aurrean. Web 2.0 izan dut hizpide. Nire esperientzia ekarri dut hitzaldira, eta zenbait hausnarketa. Horretarako testua eta diapositibak erabili ditut.
Hitzaldiaren testua
Nahi duenak irakurri hitzaldiaren testua, hementxe dauka, Scribb aplikazioan. Ikusiko duzue hainbat hitz azpimarratuta daudela. Hitz horiek bide diapositibak markatzen dituzte. Badakizue hortik dokumentuak jaitsi ahal dituzuela hainbat formatutan.
Hitzaldiaren diapositibak
Hitz egin bitartean aurkezpen bat erabili dut, eta hori ikusi ahal duzue Slideshare aplikazioan.
Orain Gorka Juliori entzuten ari gara, bera egiten ari baita bigarren hitzaldia. Gero Gari Araolaza etorriko da.
Aupa Joxe,
Zure hitzaldia dela eta zorionak emateko idazten dizut. Benetan gustora entzun dut zuk kontatutakoa.
Eskerrik asko, Aitzol! Estimatua dago. Ni ere oso gustura ibili naiz jardunaldi hauetan.